Archivos de la categoría ‘Amaia Montero’

h1

Especial 40 Tv

febrero 16, 2009

  • LA OREJA DE VAN GOGH

1. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=StsWrOQAoEM
2. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=jWXt2FB8vG8 
3. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=YuW0txY682A
4. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=J_sh7bR79Qw 
  • AMAIA MONTERO

1. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=2nqO90mw59g 
2. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=p9jfaRwduxA 
3. Zatia: http://www.youtube.com/watch?v=158FukNTe3g 

h1

Amaia Montero: Gala FAO

noviembre 9, 2008

 

Amaia Montero atzo izan zen FAO galako programan eta bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen bertan. Hemen uzten dizuet bideoa.

h1

Amaia Monterok azaroaren 18an kaleratuko du bakarkako lehen diskoa

octubre 29, 2008
Bere izen bereko estreinako diskoaren aurrerapena, “Quiero ser”, dagoeneko entzungai dugu.
 
Amaia Monteroren bakarkako lehen lana badator. Azaroaren 18an argitaratuko du kantari donostiarrak La Oreja de Van Goghen igarotako hamarkadaren osteko estreinako diskoa. Izenburu soila aukeratu du horretarako: Amaia Montero. Berak konposatutako 11 kantu bilduko ditu diskoak eta Gaztean dagoeneko entzungai dugun “Quiero ser” da aurrerapen-kantua. “Ez dut sekula lehen disko hau ahaztuko”, esan du Amaiak. “Ikasketa profesionala eta pertsonala izan da, kolpetik heldutasunera iristearen moduko zerbait”.
Claudio Guidetti italiarrak (Eros Ramazzotti, Angelo Branduardi, Laura Pausini, Francesco De Gregori, Gianni Morandi, Umberto Tozzi…) ekoitzi du diskoa eta Irunen, Madrilen, Genoan, Milanen eta Los Angelesen egin dituzte konposaketa, grabazio eta nahasketa lan guztiak. Artista donostiarrak adierazi duenez, idazteko daukan modua islatzen du diskoak: “zuzena, soila, bihotzetik ateratakoa da”. Gehiegizko ekoizpenetik ihes egin nahi izan du Amaiak. “Orain erantzukizun guztia niretzat da eta disko honetan garrantzitsuena abestiak izatea lortu nahi izan dut”.
Amaia Monteroren lehen bakarlanak poparen funtsa bilatu nahi du. Artistak prozesu osoan hartu du parte, konposaketatik hasi eta azken nahasketetara arte. Gitarrek markatzen dute diskoaren soinua. Amaiak, gainera, bere aitari, amari eta La Oreja de Van Gogh taldeko kide ohiei emozio handiko hiru abesti eskaini dizkie diskoan. “Taldea ni naizena adierazteko neukan behar artistikoagatik utzi nuen baina maitasuna eta errespetua hor daude oraindik ere, bizi izan dugun guztiaren ondorioz. Urte horien guztiei egindako omenaldi txiki bat da”.
Azaroaren 18an, beraz, Amaia Monterok, lehen diskoa argitaratuta, La Oreja de Van Goghekin egindako 10 urteko bidea atzean utziko du, baita taldearekin ateratako diskoak eta lortutako arrakasta ikaragarria ere. “Nire bakarkako lehen diskoarekin zerotik hasiko naiz, sentimenduak azalean ditudala eta ni neu sentitzeko aukerarekin”, adierazi du kantariak.
 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.